asieralvarez-(e)k argitaratua | 2009 02 02

2. mintegia ELKARREKINTZA ETA HARREMANAK

Bigarren mintegirako praktiketan topatu ditugun elkarrekintzen inguruan hausnarketa txiki bat egin behar genuen. Horretarako lau puntutatik egin dut behaketa: ikasleen artekoak, ikasle eta irakaslearen artekoak, ikasleen eta nire artekoak eta, azkenik, irakaslearen eta nire artekoak. Espero dut hausnarketa hau gustagarri, entretenigarri edo, gutxienez, entretenigarri izatea.

IKASLEEN ARTEKOAK
Ikaskideak ederki pasatzen dute elkarrekin eta horren ispilu ikasgelan egoten den giroa izan daiteke. Denek elkarrekin jolasten dute eta errespetuz jokatzen dute elkarren artean. Noiz behinka elkarren arteko gaizkiulertuak izaten dira liskarren bat edo beste sortuz baina denbora gutxian konpondu eta berriro ere lagunak izaten jarraitzen dute.
IKASLE ETA IRAKASLEAREN ARTEKOAK
Ikasleek errespetua eta, batzuetan miresmen, eta baliteke beste batzuetan beldur puntu bat ere izatea irakaslearekiko. Izan ere umeek badakite bera baino jakintsuagoa eta argiagoa dela, azken finean beraien irakaslea da. Baina irakasle lanaren barnean atentzioa deitzea eta orden bat mantentzea ere badagoenez…
IKASLEEN ETA NIRE ARTEKOAK
Ikasleekin ederki moldatzen naiz, irakasle eta beraien ikaskide arteko bat naiz: ez didate irakaslearen “status”a ematen baina badakite beraien ikaskidea baino “gehiago” naizela. Horregatik, oraingoz behitzat, ederki moldatzen gara ikusten dutelako lagungarria naizela beraientzat.
IRAKASLEA ETA NIRE ARTEKOAK
Eli, irakaslearen, eta nire arteko harremana egokia da, baita beste irakasleekin dudana ere. Ez da beste praktika lagun batzuek duten bezain estua, batez ere beste irakasleekin, ez baitut bertan ikasi eta gure artean harreman “profesional” bat dagoelako.
Asko pentsarazten dit Eliren klaseetan egoteak, batez ere, klase emateko eragatik. Ikasketa prozesu tradizionalaren eredu garbia dela uste dut eta hainbat eta hainbat gauza aldatuz gero nolakoa izango litzatekeen pentsatzen egon oi naiz klase asko eta asko, izan ere, ikasle batzuk ez dute aurrera egiteko behar bezalako atentzio edota intentziorik. Nire ustez hau gertatzea ikasketa tradizionalak erakartzen dituen ondorioetako bat da.

Beno ba, hau izan da guztia gaurkoz, beste batean idatziko dut gehiagori buruz.


Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s

Atalak

%d bloggers like this: