asieralvarez-(e)k argitaratua | 2009 02 16

Hirugarren eta azken mintegirako lana: Sekuentzia Didaktikoa

Beno ba, gazteleraz esaten dan bezela, Lo bueno se akaba!!! eta aguro dijo denbora aurrea pare bat aste besteik ez zaizkigu falta praktikakin amaitzeko. Mintegitako azkeneko lana zintzilikatzen det denontzako. Ea erabilgarri suertatzen zaizuen eginiko lana!!!

txanela eta anayaharitza

            2. mintegirako lana sekuentzia didaktikoari buruzkoa da. Bi sekuentzia didaktiko aztertu ditut: Txanela Proiektuaren Lehen Hezkuntzako Lehenengo Mailako hirugarren ikaslearen liburua liburuxka eta ANAYA-HARITZA argitaletxeak kaleraturiko Matematika 1 ikasliburuak. Bitxia iruditzen zait matematika lantzeko txanela proiektuaren barnean dagoen liburuxka (“matematika fina” deitzen diotena) ere baduten arren oso gutxi erabiltzen baitute.

            Txanela Proiektuari dagokionarekin hasiko naiz. Nik aztertu dudan liburuxka hirugarrena da. Liburu honen bidez lehen gizakiak nola bizi ziren aztertzen dute. Aitzakia honekin irakurketa eta idazketa lantzea da helburua. Sarrera fase bat ematen da non ikasleei zer dakiten eta zer jakitea gustatuko litzaiekeen galdetzen zaien. Ondoren taldeka naiz bakarka egitekoak diren ariketa ezberdinen bitartez beraien bizimodua nolakoa den jakitea bultzatzen zaie euren bidez informazioa bilatuz edo dedukzio bidez. Informazioa osatzeko Txanelaren irakurgai eta euskara ikasliburuak ere erabiltzen dituzte. Bizimodu hau hobeto ezagutzeko ikasle batzuk etxeko laguntzaren bidez gara hartako armak egin dituzte. Amaitzeko Eskoriatzako museora irteera egin dute lehen gizakiari buruzko erakusketa interesgarri bat baitago erakusgai (proiektuak haitzulo bat bisitatzea proposatzen du) eta antzezpena egiten dute gidoia ikasleek irakaslearen laguntzarekin ekoitzia delarik.

            Ariketa batzuk egiteko denbora tarte mugatu bat uzten da baina askotan ikasleak euren erritmora doaz, batzuk lana eginez eta beste batzuk, nola ez, hitz eginez.

            ANAYA-HARITZA Matematika liburuan sekuentzia didaktikoa lerro baten bidez irudikatuko nuke: ikasi-erabili-aurrekoa kontutan izanda gehiago ikasi-erabili eta berriro ikasi eta erabili liburua amaitu arte, normala den bezala progresio bat emanez gertatzen da: lehenengo 0tik 9rako zenbakiak ikasi, ezagutu eta idazten jakin behar dute, gero hauek batzen, ondoren kentzen eta (liburuaren iritziz) menperatuta dutenean hamarretik hemeretzirakoekin eta ondoren zenbaki altuagoekin egiten dute lan. Dena ariketa bidez egiten da eta imajinazio eta dedukziorako joera eza azaltzen dute ikasleek, askotan, bai baitakite irakasleak esplikazio txiki bat (gutxienez) eman gabe oso zailak egiten zaizkiela eta lagundu egingo diela. Dena banaka egiten dute mahaiak taldeka dituzten arren eta duda batzuk euren artean konpontzen dituzten arren, normalean, irakaslearengana zuzentzen dira. Orrialde bat edo bi, gehienez, bukatutakoan irakaslearen mahaira joan behar dute ariketak zuzentzera.

            Bi liburuak, bakoitza bere aldetik, proiektuen parte dira eta, badirudi, metodo transdiziplinarra jarraitzen dutela. Dena den, Matematikako liburuaz aparte ikasgelan ez da bere proiektuaren barnean dagoen beste libururik erabiltzen, ondorioz, ikasgela honetan ikasgai hau multidisziplinarraren barnean sartuko litzateke. Txanela proiektua, ordea, “jarraituagoa” dela esango nuke, izan ere, euskara, matematika “fina” eta irakurgaiak liburuak ere proiektu berean kokatzen direnez elkarloturak dituzte eta interdisziplinartekoaren barnean sartuko nuke.

            Amaitzeko, irakaslearen azalean jarrita ez dut uste gauza askorik aldatuko nukeenik, z. Beste irakasle-gai batzuekin hitz egiten aritua naiz eta gure ustez aldatu beharrekoak ez dira zigorrak, ikasleen asperraldiak edo irakasleen oihuak. Metodoa bera baizik. Oraindik jarraitzen den metodo hau irabazleentzat dago sortua eta ahula albo batera uzten du ikasketa prozesua zailduz, bai ikasle ahularentzat baita bere “karga” eraman behar duen ikasgelarentzat ere.

            Ebaluazioa, bi prozesuetan, uneoro egiten da, garrantzitsuena amaierako helburuetara heltzea bada ere. Irakasleak uneoro daki ikasleek zein irakurketa, idazketa eta eragiketa maila duten zuzenketen eta altuan irakurtzearen ondorioz.

Ondo segi eta aurki datozen inauterik disfrutau!!!


Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s

Atalak

%d bloggers like this: