asieralvarez-(e)k argitaratua | 2008 10 22

Jorge Oteiza jaio zeneko ehungarren urteurrena

Jorge Oteiza

Wikipediatik

Jorge Oteiza Enbil (Orio, Gipuzkoa, 1908ko urriaren 21Donostia, 2003ko apirilaren 9a) euskal eskultore eta arte-teorilaria zen, Euskal Herriko hainbat pentsalari, artista eta arkitektorengan eragin handia izan zuena.

 

Bizitza eta pentsaera

Orion jaio bazen ere, ondoko Zarautzen bizi izan zen denboraldi gehiena. Madrilen medikuntza hasi zen ikasten, nahiz eta arkitektura oso begiko zuen, baina laster utzi zuen eskultura munduan murgiltzeko. Espainiako Gerra Zibila hasi zenean Ameriketan zen eta han gelditu zen bizitzen (1935-46), Bogota hiriko (Kolonbia) Zeramika Eskola Nazionalean irakasle. Garai hartan antolatu zituen lehen erakusketak Santiagon (Txile) eta Buenos Airesen (Argentina). Orduan hasi zen eskultura eta estetika inguruko teoriak hausnartzen. Lehen lanek espresionismoaren eta kubismoaren eragin garbia zuten, baina hutsaren estetikaren esperimentazioari ekin zion ondoren. 1959an amaitutzat jo zuen esperimentazio bidea, eskultura hutsera iritsita.

Euskal pentsaera eta estetikaren ezaugarri nagusiak euskararen erroetan bilatzen saiatu zen. Quosque tandem! saiakeran euskal arimaren estetikaren interpretazioa aztertu zuen, historiaurreko artean eta antropologian erroak bilatzen zituena, berariaz asmaturiko sistema filologiko-poetikoen bidez. Lehen euskal gizakiak mundua nola ikusten zuen jakitea izan zuten helburu bere ikerketek, naturarekiko harreman eta ikuskera hori gizaki hark hizkuntzan eta artean nola zizelatu zuen jakin eta aditzera eman ahal izateko, euskal historiaurreko harrespil, zutarri eta trikuharriak ulertzeko. Huts eta harro hitzen estetika-etimologiak erabili zituen antzinako ikuskera horiek ulertzeko.

Kultur eragile eta Euskal Herriko arte-mugimenduaren gidari jokatu nahi izan zuen Oteizak. Ez Dok Amairu taldeari izena eman zion (1965) Azkuek Bizkaian jasotako herri ipuin batetik hartua eta Elorrioko Haur-Unibertsitatea sortzen saiatu zen. Hainbat talde artistikoen sortzaileetako bat izan zen: Hemen, Gaur, Orain, Danok, Baita (1966). Polemista sutsu eta kritikari zorrotz agertu zen gehienetan agintarien kultur politikaren aurrean. 1992 urtean Oteiza Fundazioa sortu zen Altzuzan (Egues haranean), han baitzeukan bizileku eta lantegietako bat.


Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s

Atalak

%d bloggers like this: